Hasiera > Erabilera baldintza

Erabilera baldintza

Orri honetan, ALFAk web gune honetatik edukiak eta zerbitzuak zer baldintzapean eskaintzen dizkizun irakurri ahal izango duzu, eta zuk baldintza horiek onartuko dituzu bertan sartzen zarenean. Web gunearen erabilera-baldintzak dira.

Gure enpresaren identifikazioa

ALFA

Otaola etorbidea 13 - 20600 EIBAR (Gipuzkoa)

Tel. 943 820 300

Faxa. 943 701 458

IFK: [IFK]

Inskripzioa: [Erregistroko datuak]

Baldintza hauen onarpena.

Web gune honetan sartzen zarenean, jakintzat ematen da sartzeko orduan indarrean dagoen bertsioko erabilera-baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula. Unean-unean indarrean dauden legezko arautegien arabera, baldintzak aldatu egin daitezkeenez, hobe da baldintza horiek eta gure pribatutasun-politika web gune honetan sartzen zaren bakoitzean kontsultatzea.

Gunearen helburua. Erantzukizunen egozpena.

Web gune honen bidez, eskaini edo merkaturatzen ditugun zerbitzu eta/edo produktuei buruzko informazioa eskaintzen dugu. Informazio hori erabiltzaileek ikusten duten moduan eskaintzen denez, ALFAk ez du inolako erantzukizunik onartzen honako honexen ondorioz sortu daitezkeen kalteetan:

- Eskainitako informazioa edo zerbitzuak eta/edo produktuak ez agertzea, zehatzak ez izatea, eguneratuta ez egotea edo web gune honetako edo bertatik ikusi daitezkeen beste web gune batzuetako eduki guztiak edo batzuk eskuratzeko akatsak sortzea.

Web gune hau edo bertatik ikusi daitezkeen beste web gune batzuk erabiltzeagatik informazioa galtzea edo kalteak sortzea.

Web gunearen erabilera

Jakin badakizu web gune hau zeure ardurapean erabiltzen duzula, eta, bertan sartzean, borondatez eta berariaz onartzen duzu hori.

Era berean, badakizu web gune honetako edukiak ezin izango dituzula legez kanpoko helburuetarako edo onartu ohi diren ohitura onen, moralaren eta ordena publikoaren aurkako xedeetarako erabili. Batez ere, hemen adierazitakoa mugatu gabe, konpromisoa hartuko duzu, web gune honetako edukiak ez lortzeko, berregiteko edo banatzeko, zeure erabilerarako ez bada eta irabazi-asmorik baduzu.

Jabetza intelektualeko eskubideak

Web gunean agertzen diren era guztietako markak, merkataritza-izenak edo ikur bereizgarriak ALFAren edo hirugarrenen jabetzakoak dira. Beraz, web gunean sartzean, ez duzu inolako eskubiderik izango marka, merkataritza-izen eta/edo ikur bereizgarri horien gainean.

Era berean, edukiak gure enpresaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala direnez, ez duzu edukiok ustiatzeko inolako eskubiderik izango.

Ezarri beharreko legeria

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeriaren arabera arautzen dira. ALFAk eta erabiltzaileek Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegiei men egingo diete, erabilera-baldintza hauen helburu den zerbitzugintzaren ondorioz sortu daitekeen edozein arazotan.