Hasiera > Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

ALFAn jakin badakigu nolako balioa duen zuretzat pribatutasunak. Hori dela eta, behar-beharrezkoa denean baino ez dizkizugu datu pertsonalak eskatzen (izena edo e-posta, esaterako), eskatutako produktuak, zerbitzuak eta informazioa eskaintzeko edo zurekin harremanetan jarri ahal izateko. Halakoetan, datu horiek gordeko ditugula eta helburua zein den jakinaraziko dizugu, zeure datuak bidali baino lehen.

Ez duzu eskatutako datu guztiak zertan emanik, ezinbestekoak direnak baino ez, eskatutakoa emateko edo zurekin harremanetan jartzeko. Izartxoaren bidez (*), datu horiek zein diren adieraziko dizugu. Dena dela, derrigorrezkoak ez diren datuak ematen ez badituzu ere, kalitate bereko zerbitzua jasoko duzu, inolako zalantzarik gabe.

Eman dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi batean edo batzuetan gordeko ditugu, era automatizatuan tratatzeko. Horrela, arintasun handiagoaz eskaini ahal izango dizkizugu geure zerbitzuak. Nolako datuak gordetzen dituzten kontuan hartuta, fitxategiak erregistratzeko babes-maila desberdina da Datuak Babesteko Agentzian adierazitakoaren arabera.

Uneren batean zeure datuak eman badizkiguzu, datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu nahi duzunean, Datuak Babesteko Legean aurreikusitakoa kontuan hartuta. Horretarako, e-posta bidali info@grupoalfa.com helbidera; edo gutuna, honako helbide honetara:

ALFA

Otaola etorbidea 13 - 20600 EIBAR (Gipuzkoa)

Tel. 943 820 300

Faxa. 943 701 458

Beste enpresa batzuei datuak lagatzea.

Eskatu dizkiguzun produktuak, zerbitzuak edo informazioa emateko, beste enpresa batzuetara jo beharko bagenu (posta-zerbitzura edo mezularitza edo garraio enpresa batera, adibidez), euren zeregina betetzeko behar-beharrezkoa den informazioa baino ez genieke emango. Gainera, debekatuta izango lukete informazio hori beste edozertarako erabiltzea.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookieak.

Web gunearen funtzionamendua behar bezalakoa izan dadin, batzuetan bertan sartzen den ordenagailuari buruzko informazioa lortu edo identifikatu egin behar da. Esate baterako, web guneak zenbat bisita jasotzen dituen jakiteko, erabiltzaileek nolako nabigatzailea erabiltzen duten jakiteko edo erabiltzaileek hizkuntza ez aukeratzeko web gunean sartzen diren bakoitzean. Identifikazio horrek ez digu inolaz ere zuri buruzko informazio pertsonalik eskainiko edo ez digu zuren ordenagailuaren edukia ezagutzeko aukerarik emango.

Aipatutako identifikaziorako, “cookie” izeneko testu-fitxategiak erabili ohi dira, eta zure ordenagailuan gordetzen dira aldi batean. Ez dira kaltegarriak eta txiki-txikiak dira. Bertan sartzen zarenean, web guneak “cookieak” kontsultatzen ditu zuzenean, eta, horri esker, aurretiaz aukeratutako hizkuntzan erakutsiko dizu edukia, aurreko hautaketen araberako eduki bereziak eskainiko dizkizu, eremu erreserbatuetan sartzen utziko dizu edo, “orgatxo” edo “saski” bidezko erosketa-sistemarik egonez gero, hautatu dituzun produktuak gordetzen utziko dizu, besteak beste.
Cookierik ez onartzeko eratu ahal izango duzu Interneteko nabigatzailea, baina halakoetan, baliteke web guneak eskainitako funtzionaltasun guztiak erabiltzeko arazoak edukitzea.

Adierazpenaren eguneraketa

Baliteke uneren batean geure pribatutasun-politika aldatzeko premia edukitzea, unean-unean indarrean dauden legeetara egokitzeko. Hori dela eta, hobe da orri honetara jotzea, datu pertsonalak bidaliko dizkiguzun bakoitzean.