Hasiera > Alfa taldea > Historia
Foto

Historia

Orain dela 80tik gora urte sortu zenetik, ALFA hazi eta hazi egin da, une hobeak eta txarragoak bizi izan ditu, baina ez du inoiz etsi, harik eta gaur egun Euskadiko talde industrial nagusietakoa izan arte.


Josteko makina ospetsuen merkaturaketa bertan behera utzi gabe, gaur egun hiru jarduera-arlotan lan egiten duten 14 enpresa daude taldean: etxerako etxetresna elektriko txikien negozioa, artearen zerbitzura dagoen industrializazioaren negozioa eta prozesu industrialak. Izan ere, negozioaren %80 da hotzeko estanpazioan, mekanizazioetan eta mikrofusioan, eta zenbait sektoretako enpresei saltzen die: automobilgintza, aeronautika, defentsa, nekazaritza eta jasoketa. Alfa Taldeak 800 inguru langile ditu.


ALFA TALDEAK hedatzen eta merkatuak zein negozioak irekitzen jarraitzen du. Esate baterako, ordezkaritza-bulegoa ireki du Shanghain (Txina); eta lantegi berria, Brasóven (Errumania), Alfa Románia, alegia. Aldi berean, ordea, ingurunearekin duen harremana sakondu du. Horren adierazgarri, azken urteotan oso enpresa garrantzitsuak sartu dira taldean; esate baterako, Mecánica Mallábi, Mafísa, Industrias Gol eta Dinalót.


Gaur egun, ALFA zenbait egoerari aurre egin ahal izan dien errealitatea da, eta etorkizunean pentsatuz zaintzen du oraina. Taldeko pertsonak, hain zuzen ere, aktibo handiena dira, eta, gero eta lehiakorragoak diren produktu zein zerbitzuetan berrikuntza eta sormena garatzen dituenez, Alfa Taldea XXI. mendeko enpresa dela esan daiteke.