Hasiera > Alfa taldea > Teknologia

Teknologia

Alfa Taldea bokazio industrial nabariko enpresa-taldea da. Hori dela eta, bere produktuak oso dibertsifikatuta daudela kontuan hartuta, bere industria-prozesuetan ezarritako teknologia ugaritan da aditua. "Hotzeko estanpazioa", "mekanizazioa" (txirbil-harroketaz eta marruskaduraz), "elektrohigadura", "ikuspen artifiziala", "digitalizazioa", "argizari galduko" mikrofusioa eta "metal inyection mouldinga" teknologia industrialak dira, eta ez dute inolako sekreturik Alfa Taldeko teknikarientzat.

"Argizari galduko mikrofusioari" esker, "bloke bakarreko" eta geometria konplexuko piezak ekoizten dira, eta ereduaren araberako doitasuna erabatekoa da. Fidagarritasun horri esker, merkatu zorrotzenentzako piezak ekoizten ditugu: aeronautika, defentsa, automobilgintza, balbulak, etxetresna elektrikoak eta lan artistikoen, aztarna arkeologikoen, historiaurreko hezurren... berregintza. Oro har, edozein sektoretarako ekoizten dugu, proiektuan originalari edo diseinuari eustea funtsezkoa denean.

Gure "digitalizazio-ekipoei" esker, eredu originalean oinarrituta, edozein eskalatan, handiagotuan edo txikiagotuan, berregin dezakegu eredu original hori. Horrez gain, era informatikoan gordetzen ditugu behin-behineko osteko ekoizpenerako beharrezkoak diren datu guztiak. Oso interesgarria da benetan, lan artistikoen edo museoko piezen ustezko berregintzari edo zaharberrikuntzari begira. Bertan, hain zuzen ere, originalaren kopia leiala bezain zehatza diren elementuetan lan egin behar da, segurtasuna bermatzeko eta arriskuak zein narriadurak saihesteko.

MIM teknologiari esker (metal injection moulding), tamaina txikiko eta doitasun handiko piezak ekoizten ditugu eredu originalaren arabera, eta, ondoren mekanizatu egin behar ez direnez, kostuak merkatu egiten dira erabat.

Gauza bera esan dezakegu prozesu nagusien kontrol eta fidagarritasunean zeresan handia duten gainerako teknologia osagarriei buruz: "ikuspen artifiziala" eta gure prozesu guztien kalitate-kontrolak.